Katu bat kale karratu batean bizi da. Kale katu bat da agian? Ez da zaharra eta ez ditu ez ogia, ezta beherapenak maite. Ehun amets ditu: Iparreko ilargitea ikustera joan, uda norvegiar batekin igaro…
Badiara hurbildu da eta hara non behi bat topatzen duen:
Nor zara? —galdetzen dio hark.
Katua naiz, baina ixo.
Non egin nahi duzu lo?
Ilargiaren lepoan.
—Ados. Agur orduan. Pa.
Gaua azkar pasatu zaio, lepoan bate bat duen saguzar bati beldurra izan gabe.
Zoriontsu esnatu da, sai jaio berri baten ondoan. Bai, mokoa lehen aldiz ireki du, beldurrik gabe.
Kostalderantz joatea erabaki du katuak, bere egarri hotza itsaso zoriontsuan itotzera, alferrik.
Emakume lotsatiak bizi dira han; sei garbi eta zazpi egarri. Bildots eta sai lotsati batekin tea edaten ari dira. Beste sai batek bere sorbalda zopa azkar irentsi du. Urteko bazkaria du hori; aurreko urteko eta ondoko urteko berdina. Katuak, ordea, pastela nahi izan du. Atzamararekin dastatu nahi izango ote du
pastela?
Ondoren, itsasoan gaindi bidaia bat egingo du, lemarik gabeko itsasontzi batean. Zorrak dituen
maitagarri matxuratu bat eta ogi sorta bat zor duen gizon bat dira bertan.
Semearen neskak jakinarazi dio katuek amodioa egin behar diotela urkatzaileari.
«Hori bai lema bitxia —pentsatu du bere artean—. Zer-nolako arima ukango dute?»
Amu baten puntan ogia eta urdaiazpikoa jartzen ari zela, seme nekatuak « zu bekataria zara» esan dio.
Baina entzun gor egin du, bekatu gabeko gizon baten semea balitz bezala.
Mila urte dituen harri baten azpian, katuak labana sineskor bat eta aparrez gainezka dagoen xafla bat
aurkitu ditu. Altzeak gordetzen ditu bertan urtero. Beste labana bat, dirua eta eskumuturreko bat ikusi ditunere; bildotsarentzat hartu du eskumuturrekoa, « gure eraztuna izango da» pentsatuz.
Olarantz abiatu da, baina olatu batek hartu eta itsaso erdi-erdira eraman du, une batez bakarrik utziz.
« Nire azala hondar aleen zamarenpean ukango dut», dio bere artean.
Baina, behintzat, ez da gehiago egarri. Putzu baten ondotik urrats zonbait egin, eta hara non agertzen
zaizkion behia eta bildots xaboitsua:
Zu ere hemen?
Bai, ni!
Gure artilezko lana ikusi nahi duzu?
Ez, ni ez naiz eltxo bat. Ezta pentsatu ere!
Bildotsa bere belaun gainean hartu eta etxez aldatu nahi duen galdetu dio; kupulaz aldatu, alegia.
Bildotsa mutu gelditu da lehenik eta, bere tu guztia irentsi ondoren, esan du: « Bai, ados; goazen zu eta ni».
Aita izateko gogoa du, seme bat ukan eta ioi bat zer den erakutsi nahi lioke. Data batean puntu bat ipini eta udaletxerantz joan dira. Egun horretan, bikotea jokoaren lurraldera joango da, bi aldiz pentsatu gabe, sekula gelditu gabe eta elkarri inoiz agur esan gabe.