Tailer garaian, euskaraz, espainieraz eta ingelesez hitz egiten genuen, itzulpena lagun.
Xila-k katufin dio; finlandieraz, kale esan nahi du. Parte-hartzaile gehienek euskaraz dakitenez, 
errazki egiten dute katueus hitzarekiko 
harremana, irri batean.
Bakoitzak bere hizkuntzara itzultzen du katu: 
Carmen-ek gatoesp esatean, Yannick-ek gâteaufra erantzuten du, pastela frantsesez. Mohamed-ek 
pastela arabieraz حلوى halewaara esaten dela
 jakinarazten digu orduan. Hara! Finlandieraz, 
haluafin hitzak nahi izan esan nahi du. Eta nahi izan, 
albanieraz, duaalb esaten da, dio Aurel-ek. 
Beraz, frantsesez doigtfra bezala? Atzamar esan nahi du!

Adarkadura liluragarri eta bukaezin baten 
hasiera da hori. → fonetikagrafika